GPS
Wikipedia(e)tik
Global Positioning Sistem (GPS) edo Kokapen Sistema Globala, satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema Ipar-Amerikar honek Lur osoan, objetu, pertsona, untzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza zehazten du zentimetro gutxiko erruarekin. Sistema hau, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du.
GPSak, 24 satelite artifizialen bidez funtzionatzen du; hauek Lurretik 20.000 km-tara orbitatzen daude. Ibilbide sinkronizatuak dituzte, Lurraren azalera guztian zehar. Posizio bat edukitzeko, GPS gailuak (terminal jasotzailea), gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du. Satelite bakoitzaren orduarekin, GPSak erretardoa kalkulatzen du eta triangulazio efektuaren bidez, objetu edo ibilgailuaren kokapen zehatza lortzen du.
Antzinako SESBak, antzeko sistema bat zuen GLONASS izenekoa, gaur egun Errusiak kudeatua. Gaur egun, Europar Batasunak bere satelite bidezko nabigazio sistema propioa sortzen ari da, Galileo lekutze sistema-a. 2010. urterako prest egongo dela espero da.
[aldatu] GPSaren aplikazioak
- Lur, itsaso eta airezko nabigazioa. Gaur egun automobil askoek erabiltzen dute, helbide edo ibilbideak aurkitzeko.
- Topografia eta geodesia. Nekazal kokapena.
- Salbamendua.
- Kirola eta aisia.
- Elbarri eta gaixoentzat.
- Landa-lanen aplikazio zientifikoentzako (ikus geomatika).
- Geocaching, beste erabiltzaileek ezkutatutako altxorren bilaketan datzan jarduera.
- Automobilen araketa eta berreskurapena.
- Kirol nabigazioa
- Airezko kirolak: Parapentea, Aladelta etab.