Deportivo Alaves
Wikipedia(e)tik
Ezizena(k) | babazorroak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | Gasteiz (Araba) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1921 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol Zelaia Izena Irekiera Edukiera |
Mendizorrotza 1924 19.200 |
||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Fernando Ortiz de Zarate | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Julio Bañuelos | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | BBVA Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2007-08 | 17. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
www.alaves.com |
Deportivo Alaves, 1921. urtean sortutako futbol taldea da. Gaur egun, Gasteizko futbol talderik esanguratsuena da. Espainiako Futboleko Bigarren Mailan bi denboraldi igaro ondoren, 2005eko, ekainaren 12an, bere historian zehar, laugarren aldiz itzuli zen Lehenengo Mailara. Elx-en (Valentziako Erkidegoa, Espainia) lortu zuen bere lehen mailara azken igoera, 2004-2005 "liga" bukatzeko jardunaldi bat besterik faltatzen zenean. Urte bat besterik ez zuen iraun lehen mailan eta bigarren mailara itzuli zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Deportivo Alaves futbol taldea, Arabako probintzi mugakideetan zegoen futbol zaletasunari esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko urtarrilaren 21an izenez aldatu zen, Deportivo Alaves deitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte, Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-orde izatea da.
Talde "Babazorroa" 1920/21 denboraldian, B serian debutatu zuen talde profesional bat bezala. Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen eta gainera talde honetako lehenengo internatzionalak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiadetan joka zezaten.
1929/30 denboraldian Urrezko mailara igotzea lortu zuen, baina bakarrik hiru urtez eutsi zion eta urte batzuk geroago, Hirugarren mailara murgildu zen, ia-ia desagertzeko zorian egonda ere.
Urteak igaro ahala, taldea Zilarrezko mailara itzuli zen eta maila horretako talderik indartsuenetarikoena bilakatu zen. Halaber, Ortigosa, Valdano, Pavón, Urquía, Uriona eta Sánchez Martín jokalariek Alavesen elastikoa jantzi zuten 70. hamarkadan.
1989/90 denboraldian, enpresario talde batek Alaves futbol taldea erosi zuen eta 5 urtez jarraian bigarren mailara igotzeko Play off-ak jokatu ondoren, 1995. urteko Ekainak 21an lortu zuen Txutxi Aranguren-ek taldea bere aginduetara zuelarik. Hiru urte geroxeago, lehenengo mailara berriz igo zen.
Lehenengo mailan, lehenengo denboraldian, gaizki pasatu zuen baina mantendu zen. Hurrengo denboraldian, Deportivo Alaves-ek UEFA-rako sailkatzea lortu zuen. Gaziantepspor, izan zen Alaves-en lehenengo aurkaria UEFA-n. UEFa-ko partidu guztietan, Alaves-ek bazkide guztien izenak zeramatzan kamiseta janzten zuen bazkideak omentzeko asmoz. Azkenean, urte hartan UEFA-ko finalera iritsi zen non Liverpool indartsuaren aurka galdu zuen, prorroga baten ondoren. Ez zen partidu makala izan, Deportivo Alaves 4 - 5 Liverpool F.C., baliteke Alaves-ek bere historian zehar eginiko partidurik hoberena izatea. Egia esanik, bi taldeak UEFA irabaztea merezi izan zuten, baina tamalez txapelduna talde bakarra izan daiteke.
2005. urteko Ekainak 12an, klubaren sorreratik laugarren aldiz igo zen lehenengo mailara baina urte bat besterik ez zuen iraun.
[aldatu] Uniformea
- Etxeko uniformea: Zuri eta urdin koloreak dituen kamiseta marraduna, prakamotz urdina, galtzerdi zuri karel urdin batekin.
- Kanpoko uniformea: Kamiseta beltz eta horia dituen kamiseta marraduna, prakamotz beltza, galtzerdi horia eta beltz dituen marraduna.
[aldatu] Futbol zelaia
Mendizorrotzako futbol zelaia, 1924. urteko apirilaren 27an inauguratu zutena, Cervantes Pasealekuan kokaturik dago, udal-igerilekuak eta Estadio Fundazioaren ondoan. Hala ere, Alavesek UEFA Kopan parte hartu zuen urtean birmoldatu zuten, 105x67 metro eta 19.981 zaleentzako zelaia utziz.
[aldatu] Museoa
2005. urtearen hasieran inauguratu zuten bere barrukaldean trofeoak erakusgai egon zitezten. Hantxe, UEFA-ren txapeldun orde eta Alaveseko zaletuei Europako zalegorik hoberena izateagatik eskaini zizkieten trofeoak daude, Dmitry Piterman-en Salvador Dali-ren koadroez gain.
[aldatu] Instalazioak
Deportivo Alaves 3 instalazio ditu.
Mendizorrotzako Futbol zelaia: 19.900 eserleku.
"El Glorioso" Kirol-Hiria (Betoñu). 6 futbol zelai. 300 eserleku.
"Jose Luís Compañón" Kirol Hiria (Ibaia). 3 futbol zelai.
[aldatu] Ereserkia
Abian dago ereserkia euskaraz egiteko proiektua, Dmitry Piterman-ek antolatu baitzuen lehiaketa. 10.000 €ko saria banatuko da eta zaletuak sakelako telefonoaren bitartez bozkatuko dute.
[aldatu] Taldearen Datuak
- Denboraldiak 1. Mailan: 10
- Denboraldiak 2. Mailan: 30
- Denboraldiak 2. B Mailan: 8
- Denboraldiak 3. Mailan: 22
- Ligako posturik onena: 6º (1. Mailan 99-00 denboraldian)
- Ligako posturik txarrena: 19º (1. Mailan 02-03 denboraldian)
- Jokalari garrantsitsuenetarikoak: Ciriaco, Iván Campo, Jordi Cruyff, Karmona, Olivares, Quincoces, Téllez, Jorge Valdano
[aldatu] Palmaresa
- 2001. urtean UEFA-ren txapeldun orde.
- 1998. urtean Bigarren mailako txapelduna.
- 1954. urtean Bigarren maila-ko txapelduna.
- 1946. urtean Kopa Federazioko txapelduna.
[aldatu] Jokalari Zerrenda 2007/2008 Denboraldia
|
[aldatu] Alaves B
Deportivo Alaves B taldearen bigarren taldea da. 1921. urtean sortu zuten ere eta 2. B Mailan aritzen da (II. Multzoan).
[aldatu] Futbol zelaia
"El Glorioso" (Betoñu), 1000 zaleentzako lekua duena.
[aldatu] Datuak
- Entrenatzailea: Ez dauka entrenatzailerik
- 2. Entrenatzailea: Ez dauka 2. entrenatzailerik
- Denboraldiak 2. Mailan: 0
- Denboraldiak 2. B Mailan: 6
- Denboraldiak 3. Mailan: 9
- Debut-a 2. B Mailan: 99-00
- Ligako posturik onena: 5º (2. B Mailan 02-03 Denboraldian)
- Ligako posturik txarrena: 19º (2. B Mailan 05-06 Denboraldian)