Artzain Onaren katedrala
Wikipedia(e)tik
Artzain Ona Donostiako katedrala da, 1902an Manuel Etxabe arkitektoak estilo neo-gotikoan eraikia. Gipuzkoako eliz-barrutiko egoitza nagusia izateaz gain Donostiako elizarik handiena da.
Gurutze latindar itxurako oinplanoa du. Sarrerako atarian, tinpanoan, Eduardo Txillidaren alabastrozko gurutzea dago.
[aldatu] Kokapena
Donostiako erdialdean dago kokatuta San Martin azokaren alboan.
[aldatu] Erabilera
Egunero dago irekita eta igande eta larunbatero ematen dituzte mezak. Bestalde, haurrek elizaren kanpoaldea erabiltzen dute kirol ezberdinak egiteko.