Antigua (auzoa)
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Antigua (argipena)
Antigua |
|
---|---|
|
|
Herria | Donostia |
Koordenatuak: | Koordenatuak: |
Altuera | 7 m |
Antigua (edo Antiguo) Donostiako auzoa da.
Historikoki Donostiako sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu honetan egon zen lekaime Katalina Erauso moja-soldadua.Komentu hau lehen aldiz historian Nafarroako erregeak bertako lursailak Leireko monasterioari jabetzan ematen dizkionean agertzen da . Hortik dator Sanct Sebastianum oraingo hiriaren izena. Tontortxo horretatik igarotzen zen Donostiatik Hernanirako bidea eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa. Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Hala ere, XIX. mendean zuten toponimoak erdaratzeko ohituraren eskutik, Loretopeko hitza entzutean, Lorito pico edo antzekorik ulertuta, Pico de Loro hasi zitzaion deitzen gaztelaniaz.
Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean Hernanirekin loturik zegoen, lurraldeei dagokionez. Donostiarekin, tunel batek bereizita, "Donostiara noa" esan ohi da oraindik erdialdera jendea doanean. Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lagarto, Cervezas el León...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguotar askoren joana -eta era berean kanpotarren etorrera- ekarri badu ere, nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da, Donostiarekiko. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da. Matia kalea izan zen eta da, biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra.
Azken urteotan ikaragarri zabaldu den auzoa da, Ondarreta eta Benta Berri auzoak Antiguoa baitira. Bertan kokatuta dago Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresaritza Eskola, etab.
Ondarretaren mutur batean Haizearen Orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko leku paregabea, Itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko leku magikoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Festak
- San Sebastian egunaren aurreko asteburua
- San Juanen asteburua eta aurrekoa
[aldatu] Antiguotar ezagunak
- Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, (1929 - ) hizkuntzalari, idazle eta politikaria
- Ramon Agirre (1954 - ) antzezlea, umorista, euskal idazle eta margolaria
- Javier De Pedro Falque, (1973 - ) futbolari ohia
- Mikel Arteta Amatriain (1982 - ) futbolaria
[aldatu] Kale nagusiak
- Matia kalea
- Erregezainen kalea
- Zumalakarregi etorbidea
- Zarautz etorbidea
- Tolosa etorbidea
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Donostiako auzoak | ||
---|---|---|
Aiete • Altza • Amara • Antigua • Añorga • Ategorrieta • Benta Berri • Bidebieta • Egia • Erdialdea • Ibaeta • Igara • Igeldo • Gros • Herrera • Intxaurrondo • Loiola • Lorea • Martutene • Mirakontxa • Morlans • Parte Zaharra • Zubieta |