Andurain gaztelua
Wikipedia(e)tik
Andurain-Mayte gaztelua edo jauregia Maule-Lextarren kokaturiko XVII. mendeko monumeto historikoa da. Oloroeko apezpiku eta Kontraerreformaren gidari izan zen Arnaud Maiteren aginduz eraiki zuten pizkunde estiloko zuberoako jauregirik ederrena. Nabarmentzekoak zuberotar moldeko arbelezko teilatua eta bertako Erdi Aroko xurrutarriak eta aurrealdean zizelkaturiko aho irekiduneko aurpegiak; jauregia setiatuz gero kanoiak jartzeko pentsatuak.
Jauregiak 1661ean Matalas apaizak gidaturiko matxinadaren erasoa jasan zuen, bere dorretako batek su hartu zuelarik, istiluak amaitzean berreraikia izan zelarik. Gaur egun Maytie familiarena da jauregia, ekainak 1etik irailak 20era bisitak baimentzen direlarik, 11etik 12tara eta arratsaldeko 3retatik 6etara, ostegun, igande eta jaiegunetan izan ezik, non arratsaldez bakarrik irekitzen duten.